SARRERAK SALGAI!

Ondoren, Open mailako Donostiako Nazioarteko Txapelketaren sarrerenprezioak zehazten dira kategorien arabera.

Behean, Donostiako Nazioarteko Openerako sarreren prezioak azaltzen dira, kategoriaren arabera sailkatuta. Izan ere, sarrera-mota desberdinak izango dira. Hona hemen:

SARRERA OROKORRA (25 Igandea – 2 Igandea) – A Harmaila

Sarrera orokorra ez da zenbakitua eta Pista Nagusira eta 1. pistara sartzeko aukera ematen du.

ZENBAKITUTAKO SARRERA (29 Osteguna – 2 Igandea) – A harmaila (1 eta 2 errenkadak)

Zenbakitutako sarrerak A harmailara sartzeko aukera ematen du, eta zenbakitutako 1. eta 2. Errenkadetan. Sarrerak 1. pistarako sarbidea ere ematen du.

PALKORAKO SARRERA (29 Osteguna – 2 Igandea) – PALKO TRIBUNA

Pista Nagusiko palkotara sartzeko banakako sarrera. Sarrerak 1. pistarako sarbidea ere ematen du.

VIP SARRERA (30 Ostirala) – A Harmaila (1 eta 2 errenkadak)

Sarrera honek Pista Nagusiko A tribunako 1. eta 2. Errenkadetara sarbidea ematen du, eta DTEEko Jatetxeko Terrazan ospatuko den sponsor eta VIPen afari eta jaiera sarrera ere barne hartzen du.

BAZKIDEENTZAKO DESKONTUA* ( %10eko deskontua)
  • Bazkide guztiek sarreretan %10eko deskontua izango dute. Sarrerak eskatzeko email bat bidali beharko da info@openinternacionalsansebastian.com korreora eta aurre erreserba bat eskatu. Korreo horretan izena, abizena, DNIa eta ze sarrera mota nahi duzun.
  • Iraiak 19ko astean bidaliko dira sarrerak jasotzeko eguna eta ordua Donostiako Tenis Elkarte Errealean. Sarrerak klubean ordaindu beharko dira.

* Bazkideak gehienez 6 sarrera eros ditzake deskontua aplikatuz.